Igandean "metal gau elektikoa" biziko da Psilocyben
'Eyehategod' talde estatu batuarra eta 'Bayu la Batre' talde gasteiztarra izango dira igande honetako protagonistak. Euskaldunek beren lehen EP-a aurkeztuko dute.
Igande honetan “metal gaualdi eklektikoa” izango da Psilocybe Aretoan biziko dena. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera bi kontzertu eskainiko dituzte. Batetik eskola zaharreko “talde mitiko” bat izango da entzungai (EyeHateGod) eta bestetik, talde garaikide gazte bat (Bayu la Batre).
EyeHateGod New Orleanseko talde bat da eta sludge metal generoko musika egiten dute, aldi berean, hardcore punk-aren influentzia duena. Sludgek lokatza esan nahi du eta zabor industrialen hondakin toxikoen tratamendutik sortzen den hondakinari egiten dio erreferentzia. Bayu la Batre, berriz, talde euskalduna da. Gasteizko lau lagunek osatzen dute eta kasu honetan hardcore edo metalcore azkar eta indartsua egiten dute. Psilocybeko areto arrosean beren lehen EP-a aurkeztuko dute.