Arkeologiaren eta musikaren astea Oiasson
Maiatzaren 2an Lourdes Herrastik 'Oroimena eta arkeologia' hitzaldia eskainiko du, eta maiatzaren 3an, Udal Musika eta Dantzako ikasleek emanaldia eskainiko dute Musika museoan zikloaren barruan.
Oiasso museoan bi jarduera programatu dituzte maiatzaren 2rako eta 3rako. Batetik, Lourdes Herrasti Aranzadiko ikerlariak Oroimena eta Arkeologia hitzaldia emango du, maiatzaren 3an, 19:00etan.
Museoan orain ikusgai dagoen Gipuzkoako emakume arkeologoak erakusketaren bueltan arituko da Herrasti, osteoarkeologian doktorea. Herrastik egiten duen lanaren parte garrantzitsuenetakoa de dibulgazioa eta horretara gerturatuko da.
Bestetik, ostegunean, maiatzak 2, Irungo Udaleko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek museoan eskainiko dituzten kontzertuetako bigarrena emango dute, Musika museoan zikloaren barruan. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da eserleku guztiak bete arte.
Oraingoan, musikariak honako hauek izango dira: Andoni Dieguez, Izaro Villoria, Nora Roldan, Naroa Aragon, Helena Pablos, Naia Berruet, Ion Martinez eta Borja Rubiños.