Larunbatean hasiko da Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXII. Gitarra jaialdia
Hilaren 27tik Maiatzaren 1era arte iraungo du jaialdiak. Hondarribian zein Irunen izango dira kontzertuak.
Larunbat honetan, hilaren 27an, hasiko da Hondarribia Peñiscolarekin lotzen duen Nazioarteko Gitarra festibala. XXII. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala errekonozimendu eta ibilbide internazionala duten artistak bertaratuko dira. Sarrera doan izango da aretoak bete arte.
Larunbatean Agustín Wiedemann musikariaren kontzertuak emango dio jaialdiari hasiera. Kultur Etxean izango da 19:00etan. Irunen izango da bigarren emanaldia. Igandean (hilak 28) eguerdiko 12:00etan Oiasso Erromatar Museoan izango dira Javier García Moreno (gitarra) eta Claudi Arimany (txirula). Astelehenean (hilak 29) 19:00etan Maurizio di Fulvioren (gitarra) eta Alessia Martegianiren (ahotsa) eskutik Jazz Duoa kontzertua izango da Kultur Etxean. Asteartean (hilak 30) Trío Cantiga taldearen kontzertua egongo da, honakoa ere Kultur Etxean, 19:00etan. Taldea Philippe Villak (gitarra), Anastasia Maximkinak (gitarra) eta Laurent Le Flécherek (biolina) osatzen dute. Azken kontzertua, berriz, Paradorean izango da, Fabio Montomoli musikari italiarren eskutik. Maiatzaren 1ean arratsaldeko, 19:00etan hasiko da.