Ttantaka Teatroak antzezlana eskainiko du Liburuaren Nazioarteko egunean
Hilaren 23ra bitarte Udal Liburutegian liburu bat mailegatzen duten lehen 40 pertsonek antzerki saioa ikusteko sarrerak doan eskuratu ditzakete.
Datorren astean, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna izango da eta ospatzeko Ttantaka Teatroak Mundua pitzatuta baina hantxe gabiltza oinez antzezlana eskainiko du Itsas Etxea Auditoriumean. Saioa euskaraz izango da.
Egun hau irakurketa, argitalpen industria eta jabetza intelektualaren babesa sustatzeko baliatzen da. Udaleko Kultur sailak ere bat egin nahi izan du egunarekin eta 40 gonbidapen bikoitz jarri ditu hondarribiarren eskura. Hala, Hondarribiko Udal Liburutegian liburu bat mailegatzen duten pertsonek aipatutako antzerkirako doako bi gonbidapen eskuratu ahal izango dituzte.