Talaia Alai proiektuaren amaiera festa antolatu dute
Larunbat honetan, hilak 20, mural bat margotuko dute Talaia eskolaren atarian. Hortaz gain, jokoak, bisita gidatuak eta erakusketa bat izango dira.

Talaia Alai haurrak eskolara seguruago joatea helburu duen proiektua da. Urtarrilean hasi zituzten hura egikaritzeko lanak, eta orain, proiektuari amaiera emateko itxiera festa antolatu du udalak. Familia, haur, nerabe, bizilagun, hezkuntza komunitate osoa eta nahi duen oro gonbidatu dituzte parte hartzera.
Larunbat goizean (hilak 20) izango da festa eta hainbat jarduera egingo dituzte. Lehena mural parte hartzailea izango da. Aspunea kalean egingo dute, Talaia Bordari eskolaren kanpoko horman. Lehen hezkuntzako 4. mailako eta Talaia institutuko 4. mailako ikasleek margotuko dute Julia Lasa artistarekin batera. Muralaz gain, erakusketa bat antolatu dute ere. Bertan murala egiteko inspiratu diren marrazkiak izango dira ikusgai. Bestetik, bisita gidatuak eskainiko dituzte, Talaia Alai osatzeko esku hartu den eremuan izango da. Bisita obrako arkitektoak gidatuko du. Azkenik, adin guztientzako jokoak antolatu dituzte.
Informazio gehiago udalaren webgunean.