Prebentzio protokoloa aktibatuko dute San Marko egunerako
Opila egunean adin txikikoen drogen gehiegizko kontsumoa prebenitzeko asmoz egin dute. Bestalde, autobusak antolatu dituzte San Martzialera eta Guadalupera igotzeko.
Datorreb astean da San Marko eguna (hilak 25) eta udalak prebentzio protokoloaren berri eman du. Programaren helburua alkoholaren eta beste droga batzuen gehiegizko kontsumoa murriztea da, eta Gizarte Ongizateko, Mugikortasuneko eta Udaltzaingoko arloen artean koordinatzen da, eta
Udalaren orrialdean Egun on bat igarotzeko 10 ideia gomendioen bideo dekalogo bat argitaratu dute. Programa hau ikastetxeetan ere zabaldu dute, eta gutun bat bidali diete Irungo adingabeei gogoratzen adin txikikoei ezin zaiela alkohola saldu. Halaber, alkoholaren kontsumoa prebenitzen lagun dezaketen gizarte-eragile gisa duten garrantzia oroitu diete.
Beste urte batzuetan bezalaxe, dohako autobus berezi zerbitzua eskainiko da San Martzialera eta Hondarribiko Guadalupera igotzeko.
San Martzialerako linea 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era ibiliko da, eta honako ibilbide hau egingo du: Hondarribia kaletik aterako da, ondoren leku hauetatik igaroko da: Kolon ibilbidea, Nafarroako ibilbidea, Palmera-Montero, Arbes eta San Martzial mendia. Hiri-autobusaren ohiko geltokietan hartuko ditu bidaiariak.
Guadaluperako linea 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era ibiliko da, eta honako ibilbide hau egingo du: Dunboako anbulatoriotik irtengo da, eta ondoren: Nafarroako hiribidea, Kolon ibilbidea, Hondarribia kalea, Pinudia eta Guadalupe.