Mubil mobility exporen "edizio onena" izan da aurtengoa
Orotara, 105 enpresa erakusketariz gain, 2.000 lagunek parte hartu dute.
Ficobak Mubil Mobility Exporen balorazioaren berri eman du eta adierazi dute “punta-puntako” erakusleiho bihurtu dela azoka, mugikortasun jasangarriaren ekosistema handiarentzat. Orotara, 105 enpresa erakusketariz gain, 2.000 pertsonak parte hartu dute.
Bestalde, bisitariek erakusketarien proposamenen “aniztasuna eta kalitatea” goraipatu dituztela azaldu dute. Pertzepzio horren froga, bisitariek Mubil Mobility Expon eman duten batez besteko denboraren gorakada izan dela diote. “Oso harrera ona” izan dutela enpresa erakusketarien eta bisitarien aldetik mahai-inguruek eta fast interview direlakoek gaineratu dute.
Igor Villarreal, azokaren sustatzaileak baieztatu du “ediziorik onena” izan dela: “Triunfalismoan erortzeko beldurrik gabe esan dezakegu hau izan dela Mubil Mobility Exporen ediziorik onena. Nik arrakasta handia izan duela esango nuke”.