Lakaxita gaztetxearen urteurren festak 20 urte beteko ditu
Maiatzaren 4an egingo da Jaion! urteurren festa eta hogeigarrena izango dela iragarri dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/04/5669987070_e68796f1a2_k-1200x800.jpg)
Lakaxita gaztetxea 2005ean okupatu zuen Gazteak Bizirik! izeneko taldeak. Aurretik, baina, 2004an Jaion!, Irungo kaleak okupatzeko festa egin zuten, eta txoro-txoro aurtengoa 20. Jaion-a izango da. Hala iragarri baitu Lakaxita gaztetxeak X plataforman. Aurreratu dute maiatzaren 4ean izango dela festa, eta laster kartelaren berri emango dute.