Izaro eta Camela, ekainaren 14 eta 15ean Irunen
Sanmartzialen aurretiko asteburuan jai giroa berotzen arituko dira. Kontzertuak doakoak izango dira.
Irungo jaiak hilaren 23an hasten badira ere, udalak pare bat urte daramatza besta giroa berotzeko aurretiko kontzertuak antolatzen. Bide horretan, Kultura departamentuak baieztatu du Izaro abeslari mallabitarra eta Camela bikote madrildarra izango direla hirian. Hurrenez hurren, ekainaren 14an eta 15ean, San Juan plazan.
Izarok Cerodenero diskoa kaleratu berri du eta aurkezpen bira egiten ari da. Camelak, berriz, 30 urte bete ditu eta urteurren kontzertuak eskaintzen ari da. Biak ala biak doako kontzertuak izango dira eta aurrerago xehetasun gehiago emango dituzte.