Irun eta Hondarribiko 66.855 herritarrek dute igandean botoa emateko eskubidea
Igandean 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte bozkatzeko eremuak. Hortik aurrera emaitzen berri ematen hasiko da HITZA.
Igandean egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Biharko (larunbata) gogoeta egunaren ondoren, 66.855 izango dira botoa emateko aukera izango duten herritarrak Irunen nahiz Hondarribian (jada korreo bidezko botoa eman dute aukera hori baliatu dutenak).
Irunen 52.481 izango dira 18 urtetik gora izan eta aurkeztu diren aukera politikoren baten alde egin dezaketenak (horietatik 5.182 atzerrian bizi dira); Hondarribian, berriz, 14.374 hautesle daude erroldan (879 atzerrian bizi direnak).
09:00etan ireki, eta 20:00etan txiki dituzte herri guztietako hautes-mahaiak. Orduan, webgune honen bitartez eta denbora errealean herriz herrikako emaitzak jaso ahal izango dituzte HITZArekin bat egiten dutenek. Ondoren, behin betiko emaitzekin, analisi albisteak egingo ditu Bidasoko euskarazko hedabideak, herriz herri.
2020ko uztailaren 12an izan ziren azkenekoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Orduko emaitzak ikusteko, klik egin herri bakoitzaren izenean: