Sarasate kalea itxita, hilak 26 bitarte
Oiassoko termak berreskuratzeko obrengatik dago itxita, eta oinezkoei eta ibilgailuei eragingo die.
Oiassoko termak berreskuratzeko lanekin segitu ahal izateko, Sarasate kalea itxita dago hilaren 26 bitarte. Oinezkoei ez ezik, trafikoari ere eragingo dio itxierak: Eliza kalerako sarrera eta irteera, Fermin Calbeton kaleko garajeetako erabiltzaileentzat bakarrik baimenduko da. Gainerako erabiltzaileak Francisco de Gainza kaletik eta Perez Portu Almirantea kaletik desbideratuko dira.
Obra ingurutik eta Perez Portu Almirantea kalearen artean dauden garajeetara sarbidea ahalbidetzeko, Sarasate kalea bi noranzko bezala ezarriko da tarte horretan. Era berean, kale tarte horretan aparkalekuak kenduko dira, ibilgailuak gurutzatu ahal izateko.