Jardunaldi grekoak Oiasso museoan, asteburu honetan
VIII. Jradunaldi Greko tradizionala antolatu dute Periplo elkartearekin batera. Bestalde, Hondarribi-Peñiscola nazioarteko gitarra jaialdia hartuko du museoak ere.
Oiasso museoa jardueraz beteko da asteburu honetan. Batetik, VIII. Jardunaldi Grekoa egingo da, eta bestetik, Xabier Peñalver arkeologoak bere azken liburua aurkeztuko du hilaren 25ean: Revolucion, resistencia y memoria.
VIII. Jardunaldi Grekoa Periplo Elkarte Soziokultural Filoheniarrarekin batera antolatu du Oiassok. Apirilaren 27an egingo dute, larunbata. Gizarte modernoko emakumeen egoera izango dute ardatza eta hausnarketa eta inspirazioa akuilatu nahiko dute.
Jardunaldiari 12:00etan ekingo diote, eta Katerina Sergidou aktibista, feminista eta antropologia sozialeko ikertzailearena izango da lehen hitza. Hitzaldi bat eskainiko du, Emakumeen egoera Greziako egungo gizartean eta erresistentzia feministaren genealogiak izenekoa. Bertaratzeko ez da ordaindu beharko.
Arratsaldean, 19:00etan, Helenas antzezlana igoko da oholtzara. Pieza horrekin genero indarkeria jorratuko dute, emakumeen gainean dauden estereotipoak zalantza jarrita. Ondoren, obra antzezten arituko den Bea Insa aktoreak hitzaldi bat eskainiko du, Greziako ardo kopa bana hartzeko betarekin. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena eskuratu behar da museoan bertan 10:00etan.
Azkenik, igandean gitarra eta txirula kontzertua eskainiko dute Javier Garcia Morenok eta Claudi Arimanyk, 12:00etan. Kontzertu hau Hondarribia Peñiscola Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren barruan antolatu dute eta hilaren 28ko 12:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da baina gonbidapena lortu behar da museora gerturatuz 10:00etan.