Hondarribia muxikoetan murgildu da
V. Muxiko eguna Lagun Artean eta Zumardikoak elkarteak antolatzen dute Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Joan den igandean dantza festa itzela izan zen herrian. Eguraldia lagun, giro ezin hobea “eta oso alaia” sortu zuten Euskal Herri osotik etorritako 500 bat lagunek. Jeiki Hadiren, Auntxa Trikitixa eskolaren, Maltzeta taldeaetaren, Hondarribiko Erraldoien trikitilariak-en eta Patxi Perezen doinuen baitan dantzatu zuten. Eguneko emozioak pasata antolatzaileak ere pozik dira, “oso ongi” atera baitzen dena.
Hona hemen eguneko zenbait argazki: