Aurten 5.244 ordu gehiago eskainiko ditu etxeko zerbitzuak
Bi kontratu berri sartu dira indarrean, eta ordu kopurua hazteaz gain, ordutegia luzatu eta langile kopurua bikoiztu egingo dute.
Adinekoen etxeko udal laguntza zerbitzuaren barruan bi kontratu berri sartu dira indarrean. Orotara, 2.134.646 euroko aurrekontua izango du zerbitzuak, martxotik abendura bitartean, eta hobekuntza kuantitatiboak zein kualitatiboak egingo dituzte.
Batetik, giza baliabide gehiago eskainiko dituzte, eta, bestetik, enpresako langileen egoera hobetuko dute. Hala, aurrerantzean lau lagunek osatuko dute zerbitzua, hau da, bikoiztu egingo da langile kopurua. Ordutegia luzatuko dute ere eta 07:00etatik 22:00etara eskainiko da zerbitzua, 5.244 ordu gehiagoz, alegia.
Adineko autonomoentzako etxebizitzetako zerbitzuari dagokionez, berriz, ordu kopurua doituko dute, erabiltzaileen egungo beharretara egokitzeko.
Kontratu berriak otordu zerbitzuan ere eragina izango du, eta urte bukatu bitarte artean 317.000 euroko aurrekontua izango du zerbitzuak. Udalak egindako kalkuluen arabera, 4.929 otordu banatuko dituzte hilean, hots, 144 egunean, orain arte baino %31 gehiago. Guztira, 51.535 otordu emango dira urtean 6.579 etxebizitza komunitarioetan.
Otorduen menuetan ere aldaketak izango dira, ingurumenean oinarritutako ikuspegia kontutan hartzea eskatu baitio udalak esleipena duen enpresari. “Bertako eta garaian garaiko produktuak erabili beharko ditu, ahalik eta inpaktu txikiena izateko ingurumenean”.
Era berean, hondakinen kudeaketa, minimizazioa eta gaikako bilketa ere enpresa esleipendunaren kontura izango dira ere, eta indarrean dagoen legedia bete beharko du. Bide berdinean garraioari dagokionez. Ingurumen gaiak, eta ibilgailuen isuriak minimizatzeko modua bilatu beharko dute Euro 4 araudiari kasu eginda.
Zerbitzua 2023an
2023an etxeko zerbitzuak 303 hiritarrei eman zien arreta. Horietatik 205 emakumeak ziren eta 98 gizonak. Orotara, etxeko laguntza langileek 52.076,75 ordu egin zituzten lan. 129 erabiltzailek (%42,57k) etxeko laguntza jaso zuten soilik; 78k (%25,74k), laguntza pertsonala; eta 96k (%31,68), biak.
Etxeko otordu zerbitzua 176rengana ailegatu zen, horietatik 95 emakumerengana eta 81 gizonezkoengana. Guztietatik 62k (%35,22) mendekotasun mailaren bat aitortuta dute, eta 52 emakumek eta 62 gizonek (%64,77) autonomoak ziren edota mendekotasuna baloratu gabekoak. Bataz beste, hilean 126,27 familiari eman zien zerbitzu; 117 gutxienez eta 139ri gehienez. Bestalde, orotara, 39.593 otordu banatu zituen, batez beste, hilean 3.299.