'Sustraietatik eraldatuz' dokumentala ikusgai izango da Zuloaga Etxean
Hilaren 18an proiektatuko dute dokumentala. Parean elkarteak antolatu du saioa Asun Casasola elkartearekin batera.
Ostegun honetan (hilak 18) ‘Sustraietatik eraldatuz: haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu’ dokumentala egongo da ikusgai Zuloaga Etxean. Dokumentalak haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du. Nola? Bada, liburutegietan egiten diren ikerketa batzuen berri ematen. Zehazki, haurren eskura dauden liburuak dira aztertu dituztenak. Lur Gallastegi idazlea, Ainara Azpiazu ilustratzailea, Kalandra Pamielako Carmen Elvirarekin dira, besteak beste, film honetako protagonistak.
Parean elkarteak antolatu du saioa Asun Casasola elkartearekin batera. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da hitzordua. Saioa euskaraz izango da.