Marisa Iturrizak 'Tiempos difíciles' liburua aurkeztuko du
Familian gordeta zuten sekretu bati tiraka sortutako liburua da. Arantxa Urretabizkaiarekin batera izango da Iturriza hilaren 25ean arratsaldeko, 19:00etan, Zuloaga Etxean.
Marisa Iturrizak ‘Tiempos difíciles’ liburua argitaratu berri du, eta datorren hilaren 25ean aurkezpen ofiziala egingo du Hondarribiko Udal Liburutegian, Arantxa Urretabizkaiarekin batera.
Familian gordeta zuten sekretu bati tiraka sortutako liburua da, eta bertan, Iturrizaren amonaren, aitaren eta aitaren anai-arreben istorioa kontatzen du. Idazleak gainera, oso presente du istorioa gertatzen den kontextu historikoa.
Idazlea errenteriarra da eta urte askoan Hondarribiko Talaia eskolan irakasle izandakoa da. Hilaren 25ean (osteguna da) arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua Zuloaga Etxean.