Dantzaren Eguna ospatuko dute ballet dantzariek
Irun eta Hondarribiko dantza akademietako dantzariak larunbat honetan bilduko dira Dunboako kanalaren ertzean. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.
Dantza klasikoko urteroko emanaldiaren hitzorduaren txanda da. Hala, larunbat honetan, hilak 20, 12:00etatik 13:30era bitartean, Dunboako kanaleko pasealekuko barandaren ondoan elkartuko dira Irun eta Hondarribiko dantza akademietako dantzariak.
Guztira, 350 dantzari inguru elkartuko dira, eta hilaren 29an den Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Horretarako, ballet eskola bat emango dute kalean, Dunboako erreka bazterrean.
Irun eta Hondarribiko dantza akademia hauek izango dira protagonistak: Miren Gomez Dantza Estudioa, Irungo Udaleko Dantza Eskola, M. Elena Echeveste Dantza Estudioa, Juncal Dantza Estudioa, Pilar Peña Dantza Eskola eta Basque Ballerina.
Ordutegia, adin tartez adin tarte
- 12:00etan − Txikiak
- 12:25etan − Gazteak
- 12:50etan − Helduak