Cazaubonetik urrezko bi dominekin itzuli da Hondarribia Arraun Elkartea
Frantziako estropadak ikasteko erabiltzen dituztenez presiorik gabe aritu ziren arraunlari gazteak, larunbat zein igandean. Guztira 15 domina eskuratu dituzte.
Asteburu honetan Cazaubonen [Frantzia] izan dira Hondarribia Arraun Elkarteko gazteak. Aulki mugikorrean lehiatu dira kategoria bakoitzari dagozkion 1000m (infantilak), 1500m (kadeteak), 2000m (jubenilak) eta 500 metroko sprint (senior) distantzietan. Arraunerako eguraldi ederra izan zuten larunbat zein igandean.
Orokorrean pozik itzuli ziren etxera; izan ere, denboraldi osoan ikusten ez dituzten kluben aurka aritzeak eta estropada ugari egiteak “asko ikasten laguntzen” diela azaldu du Iosu Sagarzazu entrenatzaileak. Horregatik, ligako edo txapelketetako estropadetan ez bezala, presiorik gabe aritu ziren gazteak eta emaitza bikainak eskuratu zituzten. Guztira 15 domina bereganatu zituzten: urrezko bi, zilarrezko bost eta brontzezko zazpi.
Hauexek dira emaitzak:
Larunbata
- Garaile: 2- CM
- Bigarren: 2X SM (sprint) / 4X SF (sprint)
- Hirugarren: 2- SM (sprint) / 4- SF (sprint) / 2X CF / 2X CM / 2- CM
Igandea
- Garaile: 8+ SM “A” / 8+ CM
- Bigarren: 8+ SM 2B” / 2X BET F / 4+ CF
- Hirugarren: 2X IF / 4X+ IM
2-: Lemazain gabeko bikoa
2x: Skull bikoitza
4x: Skull laukoa
4-: Lemazain gabeko laukoa
8+: Lemazaindun zortzikoa
CM: Kadete gizonezkoa
CF: Kadete emakumezkoa
BET F: Beterano kategoria emakumezkoa
SM: Senior gizonezkoa
SF: Senior emakumezkoa
IM: Infantil gizonezkoa
IF: Infantil emakumezkoa