Zero Zabor Uretan kanpainaren baitako hitzaldia, bihar
Lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei zuzendurik hitzaldia da. Mater ontzi museoko ingurumen hezitzaileek gidatuko dute saioa.
Lehen hezkuntzako ikasleek itsas hondakinen arazoaren inguruko hitzaldi bat jasoko dute, bihar, Mater ontzi museoko ingurumen hezitzaileen eskutik. 10:30ean Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute hitzordua.
Ordubeteko azalpen saioaren ondoren laugarren mailako ikasleek marrazkiak eta sentsibilizazio mezuak sortuko dituzte eta horiek, herriko merkatarien erakusleihoetan ezarriko dituzte. Hala, herritarrak sentsibilizatzeko balioko dute ere.
Zero Zabor Uretan kanpainak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoa eta Bizkaiko Aldundien laguntza jasotzen du eta aurten aurten sei urte beteko ditu.