Konpainia gehienek maiatzaren 9an egingo dituzte zozketak. Bestalde, txilibitua eta danborra jotzen ikasteko ikastaroak abian dira.
Alarde parekideko batzordeak iragarri du ja eskaera daitekeela kantinera izateko konpainia guztietan. Orotara, 13 konpainia ditu alarde publikoak, baina horietatik 12k dituzte kantinerak: Landetxak, Anakak, Lapitzek, San Migelek, Ama Xantalenek, Olaberriak, Bidasoak, Santiagok, Bandak, Artilleriak, Danborradak eta Zalditeriak.
Eskaerak maiatzaren 9era bitarte jasoko dituzte, eta konpainia gehienek egun horretan bertan egingo dute hautaketa zozketa. Izan ere, Zalditeriak maiatzaren 3an egingo du zozketa, eta Anakak eta Landetxak maiatzaren 10ean. Kantinera izateko eskaeraren baldintza guztiak alarde publikoaren orrialdean topa daitezke.
Txilibitu eta danbor tailerrak
Apirilaren 13tik ekainaren 1era, larunbatero 10:00etatik 13:00etara Leka-Enea ikastetxean txilibitu eta danbor tailerrak ematen ari dira. Doako klaseak dira.