Apal bada ere, baina Hondarribiko aireportuko trafikoa gorantz
Martxoan, iazko hilabete berberarekin alderaketa egiten bada, %0,7an hazi da bidaiarien kopurua. Hegaldiak, aldiz, jaitsi egin dira.
Martxoan 31.858 erabiltzaile jaso zituen Hondarribiko aireportuak, 2023ko hilabete berberean baino %0,7 gehiago. Martxoko igoera apala izan da, baina 2024ko lehen hiruhilekokoak kontuan hartzen badira, iazko markak erraz hausten ari da garraio azpiegitura: urtarriletik martxora 81.130 bidaiarik erabili dute herriko aerodromoa, iazko lehen hiruhilekoan baino %5,7 gehiagok.
Operazioetan, baina, jaitsiera izan da. Martxoan hegazkinen 412 lur-hartze edo zeruratze izan ziren aireportuan, iazko martxoan baino %2,6 gutxiago.