Delituei aurre egiteko hitzaldia eman diete poliziek merkatari eta ostalariei
Guztira 50 ostalari eta merkatari bertaratu ziren. Bizikidetza eta Segurtasun Itunaren karietara antolatu dute topaketa hau.
Establezimenduetan deliturik ez izateko prebentzio neurri eta tresnei buruzko bi solasaldi eskaini dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hiriko saltoki eta ostatuetako kideei. Orotara, 50 bat merkatari eta ostalari elkartu ziren, baita Herritarren Segurtasunerako ordezkari Sergio Javier ere.
Besteak beste, arrisku egoerei aurre egiteko ohitura eta errutinez hitz egin zuten, enpresa txikien artean ohikoenak diren iruzurrez eta ziber delituez ere bai. Parte hartzeko dinamika bultzatu zuten eta bertaratutakoek segurtasun falta orokorrari buruzkoak izan ziren planteatutako zalantzak.
Bizikidetza eta Segurtasun Itunaren karietara antolatu dute topaketa hau. Aurreratu dute datozen hilabeteetan bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko beste prestakuntza jarduera batzuk antolatuko dituztela.