CD Bidasoak bat egin du 'Hazte visible' kanpainarekin
Hilaren 13an, Plenitude Ligako 25. jardunaldiko partidan eguzkitako eta ikusteko betaurrekok jasoko dituzte Senegalera bidaltzeko.
CD Bidasoak datorren larunbatean, apirilak 13, Bidasoa Irun eta Blendio Sinfinen arteko Plenitude Ligako 25. jardunaldiko partidan eguzkitako betaurrekoak eta ikusteko betaurrekok jasoko ditu Senegalera bidaltzeko. Horrela, Bidasoako erakundeak Hazte Visible kanpainarekin bat egiten du. Gipuzkoa eta Bizkaiko hiri asko ekintza solidario honetara batzen ari dira, eta Artalekun egingo da bilketa handia.
Larunbat honetan Artalekura joaten diren zale guztiek erabiltzen ez dituzten betaurrekoak, izan graduatuak zein eguzkitakoak, pabiloiaren sarreran kokatuko den kaxan uzteko aukera izango dute. Pertsona bakoitzak Artalekura ekartzen duen betaurreko bakoitzeko lehen taldeko jokalariek sinatutako kamiseta irabazteko zozketarako txartel bat emango zaio. Zozketa, partidaren atsedenaldian egingo da.
Grupo Baobab GKEak sare bat sortu du Senegalgo sei ospitalerekin, begi probak egiteko eta betaurrekoak dohainik emateko. Irailean, Mbourren, hainbat mediku kontsulta antolatzen dira, doan, egun ezberdinetan. Orduan, antolatzaileek eguzkitako eta ikusteko betaurrekoak senegaldarrei ematen dizkiete. Gainera, eskola materiala eta betaurrekoak bidaltzen ditu Senegalera duela hamar urtetik. Lehengo urtean, optiketan egindako dohaintzetatik lortutako 2.000 betaurreko bidali zituen, eta ordutik etengabe bidali ditu. Horrekin batera, urtean bitan herrialde berean erosten diren beharrezko botikak ematen dira, eta urte hauetan herrixka bakoitzerako ur putzuak eraiki dira.