'Batgirs'-ak Iruñean lehiatuko dira bihar
Iaz mailaz jaitsi baziren ere, Bartzelona taldeak uko egiterakoan, galdutako postua berreskuratu eta ohorezko mailan arituko dira.

Udaberrian sartzearekin batera hasten dira atletismoko ligak. Hiru jardunaldiko saioak dira non lehen bi jardunaldietan lau taldek elkar lehiatzen duten. Azken jardunaldian, berriz, zortzi taldeak aurez aurre lehiatzen dira. Puntuek ligan berebiziko garrantzia izaten dute eta proba bakoitzeko sailkapenaren arabera banatzen dituzte. Zenbat eta postu hobea lortu orduan eta puntu gehiago eskuratzen dituzte.
Iaz mailaz jaitsi baziren ere, Bartzelona taldeak uko egiterakoan galdutako postua berreskuratu dute bidasoarrek. Hortaz, Batgirls-ak ohorezko mailan daude eta bertan mantentzeko borrokatuko dira. Iazko taldearekin alderatuz zenbait aldaketa izan dira taldean, Teresa Errandonea edo María del Mar Jover esaterako. Dena dela, hilaren 13an aurkeztuko duten taldea “kalitatezkoa” dela esan dute klubetik. Taldekide berriak ere ikusiko dira Iruñeko pistan, hala nola, Carla A. Martñinez (20 urte azpiko 60m-ko Espainiako txapelduna), Lorena Vives (4m-ko marka duen pertikista) edo Coral Cortes.
Hiru aurkari gogor izango dituzte biharkoan: Playas de Castellón; Iruñeako taldea, Pamplona Atletismo; eta Batgirls-en aurkari zuzena den Hospitalet.
Honako taldea aurkeztuko dute: 100m: Carla A. Martinez – Martina Villar; 200m: Carla A. Martinez – Laia Olascoaga; 400m: Alazne Garrido – Julene Aranburu; 800m: Izaskun Sanz – Elena Martín; 1500m: Izaro Aranburu – Elena Martín; 3000m: Miriam Gregori – Sara Villasante; 100mv: Malen Martinez – Victoria Briso; 400mv: Irune Muguruza – Alaine Agerralde; 3000m obs: Laura Fole – Nahia Pikabea; Pértiga: Lorena Vives – Malen Orduña; Longitud: Victoria Briso – Coral Cortes; Triple: June García – Eider Zumeaga; Altura: Naia Llorente – Eunate Martinez; Peso: Goizane García – Marta Blanco; Disco: Sarai Larrinaga – Arielle Ngole; Martillo: Lissete Arreaga – Goizane Garcia; Jabalina: Blanca Garcia – Marta Mancebo; 5km marcha: Ana Pulgarin – Pinar Polo; 4x100m: Ana – Laia – Martina – Leire; 4x400m: Alazne – Irune – Julene – Uxue