Muliateko Kandido Saseta plazan, lehen kultur eskaintza
Ganso & Cia konpainiaren 'Welcome & sorry' antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute larunbat honetan, arratsaldeko 17:30ean.
Kandido Saseta Plazan, Muliaten, ikuslego zabal bati zuzenduriko ‘William & sorry’ emanaldia eskainiko du, larunbat honetan (hilak 6) arratsaldeko 17:30ean, Ganso & Cia konpainiak. Aurre estreinaldia izango da gainera.
Bi antzerkizale Hamlet obra antzezten saiatuko dira fideltasun osoz. Hamabi bat artisten eta teknikoren egitekoa beraiek egin beharra, Shakespearek berak idatzitako hizkuntzan antzeztu beharra eta antzezteko gaitasun oso finak ez izatea ez dira arazo bilakatuko… ala bai? Larunbat honetan argituko da dena.
Lehenengo aldia da Kandido Saseta plazan kultur eskaintza bat egiten dena. Udalaren asmoa egokiak izan daitezken auzo desberdinetan kultur agenda programatzen hastea da, eta, zentzu horretan, Udal Gobernuarentzat kokaleku berri hau “apostua” izango da.