Emigrazioko eraikineko lanak egiteko epea azarora arte luzatu dute
Azaroaren 30era arte iraungo dute lanek, baina lehenengo, Lanbideren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak lekualdatu behar dira.
Irungo udalak IRUNVIren bitartez jakinarazi duenez, emigrazioko eraikina birgaitzeko lanak egiteko epea luzatu da, ‘nekez’ jarraitu ahalko baitute aurrera Lanbideren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoak Kunsthalera lekualdatu bitartean; dirudienez, bulegoak ekainean aldatuko dira Kunsthalera. Horrela, IRUNVIko Administrazio Kontseiluak Emigrazioko eraikinaren birgaikuntza energetikorako proiektuaren 1.1 faseko lanak egiteko kontratua aldatzea onartu du, epea azaroaren 30era arte luzatzeko eta kontratuaren prezioa aldatzeko. Era berean, eraikin horretan auzorako beste erabilera eta espazio batzuk ezarriko dira eraikinean, baita gazteentzako alokairuko etxebizitza publikoak ere. Eraikinaren kanpoaldeko urbanizazio lanekin, ordea, datozen egunetan hasiko dira.
Bestalde, Irungo Udalak Emigrazioko eraikinaren inguruan ere egingo ditu lanak, Anaka eta Basurko kaleetan irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Proiektu horren puntu nagusietako bat Basurko kalea,Javier Esteban Indart eta Anaka kaleen arteko tartea, alegia, oinezkoentzat egokitzea izango da. Horretaz guztiaz gain, Emigrazioko eraikinaren Anaka kaleko espaloia berrurbanizatuko dute, zabalagoa izan dadin,
Azkenik, Udalaren egungo argiztapen azpiegiturak berrituko eta inguru oso saneatuko dute.