Apirilaren 8an izango da Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna, eta komunikatuaren irakurketa zein bandera igoera egingo dira.
Apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna egingo dute Irungo Udaletxean. 13:00etan emango diote hasiera egunari, eta bertan eguneko komunikatuaren irakurketa eta ijito banderaren igoera egingo dituzte Irungo Udaletxeko balkoian.
Ospakizuna, Kera Elkarteak (emakume ijitoen elkartea), Kale Dor Kayiko udalerriko ijitoen elkarteen ordezkariek eta udaleko ordezkari politikoen eskutik izango da ospakizuna.