Hondarribiko eraso matxistaren aurrean, elkarretaratzea bihar
Elkarretaratzea Hondarribiko Martxoak 8 plazan izango da, 18:30ean. Udalak babesa eta gertutasuna helarazi nahi izan dizkio emakumeari.
Atzo emakume bati eraso matxista bat egin zitzaion Hondarribian; ondorioz, babesa erakuste aldera, elkarretaratzeko deia luzatu dute. Bihar, apirilak 6 izango da elkarretaratzea, 18:30ean, Martxoak 8 plazan.
Era berean, Hondarribiko Udalak babesa eta gertutasuna helarazi nahi izan dizkio emakumeari, eta Hondarribiko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatzen dutela adierazi dute. Horretaz gain, gehitu dute gure gizartean desagerrarazi behar diren jarrerak inork justifika ez ditzan edo garrantzia kendu diezaion denek lanean jarraitu behar dutela uste dute
Azpimarratu dutenez, Hondarribiko Udalak espazio seguruak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, erasorik gabeko hiri batean pertsona guztiak aske eta errespetatuta senti daitezen.