60 urtetik gorakoen jarduerak ditu ardatz Bizi Gogoz programak
Egingo dituzten tailerren artean, musika, idazketa, sexualitatea, adierazpen artistikoa eta dantza saioak izango dituzte.
‘Bizi Gogoz’ programa aurkeztu dute gaur, 60 urtetik gorakoek hainbat jardueretan parte hartzea ahalbidetzen duen programa berria. Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga Gizarte Ongizateko ordezkariak eman dute horren berri.Bizi Gogoz programak urte osoan zehar zabalduko du Adinekoen Guneetatik kanpoko jardueren eskaintza.
Laborda: “Bizi Gogoz programaren helburu nagusia 60 urtetik gorakoei gogoz bizitzeko motibazioa ematea da, jarduera berritzaileetan parte har dezaten. Jarduera horiek bizitza osoko ikasketa sustatzen dute, narriadura kognitiboa prebenitzen laguntzen dute eta beren kideekin parte hartzea eta babes-sareak sortzea sustatzen dute”.
Hamaika jarduera
- ‘DO, RE, NI. Musika narriadura kognitiboa prebenitzeko’ tailerra. Musikaren bidezko estimulazio kognitibo saioak, narriadura kognitiboa prebenitzeko. Xabier Lizaso izango da irakaslea. Lekaenea apartamentuetako espazio sozialean, astelehenetan 17:00etan.
- ‘Bazen behin. nire bizitza’ idazketa tailerra. Denbora lerro batetik abiatuta, liburu pertsonal bat osatuko dute nork bere bizipenekin. Itziar Sistiaga idazlea eta idazketa irakaslea izango da irakaslea. Palmera Monteron izango da, ostegunetan, 17:00etan.
- ‘Sexualitatea bitiza da’, adinekoen sexualitateari buruzko tailerra. Programa honen xedea da bizitza osasungarri bat sustatzea, nor bere buruarekin pozik egon dadin, eta ikusgarritasuna ematea adinekoen sexualitateari. Raquel Calvo sexologo eta adinekoen dinamizatzailea izango da irakaslea. Palmera Monteron izangoda, ostiraletan, 1700etan.
- ’60ART’, adierazpide artistikoko tailerra. Artearen alorrean interesa duten 60 urtetik gorakoei tresna kultural eta artistikoak ematea da xedea. Junkal Alfonso artista plastikoa eta hezitzailea izango da irakaslea. Oiasso museoan, astearteetan, 1630ean.
- Dantza saioak kalean. Sasoian mantentzeko eta adinekoen zahartze aktiboan laguntzeko jarduera fisiko eta ludikoa. Maiatzaren 5ean eta urriaren 6an, Zabalgune Plazan, Tsunami Orkestraren eskutik.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoan eman behar da izena, gaurtik aurrera.