Sancho Urdanibia jauregia berrituko dute
Ia 450.000 euroko aurrekontua dute lanek. Teilatu berria jarri, fatxada konpondu, eta barrualdean igogailua eraikiko dute.
Irungo Udalak jakinarazi du Sancho Urdanibia jauregia berritzeko lanak datorren astean abiatuko dituztela. Kanpoaldeko aldamioa jada jarrita dago. 448.318,71 euroko aurrekontua baliatuta, teilatuan teila eta isolamendu berriak jarriko dituzte, fatxada eraberrituko dute, eta barnealdean igogailua jarriko dute. Argiteria eraginkorragoa ere jarriko dute. Hori guztia lau hilabetean egitea dute asmo.
Egun, eraikinean Menchu Gal aretoa eta Irungo Udal Euskaltegia daude kokatuta. Europako Batasuneko Next Generation EU finantzazio planaren bitartez aurre egingo diote lan horien kostuari.