Xakelarien hitzordu bikoitza asteburuan
Asteburu honetan Adinetako Euskadiko Xake Txakelketa eta Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatuko dira. Hondarribiko Marlaxka Klubeko zazpi jokalarik parte hartuko dute horietan.
Asteburu honetan Euskadiko txapela izango da jokoan, maila guztietan. Batetik, Adinetako Euskadiko Xake Txakelketa burutuko da Eibarren. Jubenil mailan Hondarribiko Marlaxka Xake Klubak bi ordezkari izango ditu: Jurgi Diaz eta Aritz Tornai gazteak. Kadete mailan, berriz, Iker Tafall arituko da eta promesa mailan Jon Diaz eta Gorka Tafall.
Bestetik, Legazpin Euskadiko Txapelketa Absolutua jokatuko da. Marlaxkako German Herrerak eta Josu Tornayk beren onena aterako dute bertan.