Irungo Artaleku Kiroldegian Eskubaloi Egokituaren I. Txapelketa jokatuko dute hilaren 6an (larunbata da). Txapelketa, era berean, José Ramón Pérez Suescun Memoriala izango da, Echemar Alai taldeko jokalari izandako irundarra omentzeko. “Echemar Alai taldearen hasieratik, eta haren oroitzapena eta irribarrea bidelagun ditugu proiektu honetan” esan dute klubetik.
3 taldek parte hartuko dute txapelketan: BM Barakaldok, GKEF Gipuzkoako Selekzioak eta Txingudi Echemarrek. Goizeko 11:00etan hasiko dute lehia eta hiru partida jokatuko dituzte. Horiek amaitzerakoan, 13:15ak aldera, sari banaketa egingo dute.
Eskubaloi egokituaren lehen txapelketa “urrats txiki” bat dela adierazi du Txingudi Eskubaloi Klubak eta esan dutenez gisa honetako txapelketak beharrezkoak dira, etorkizunean desgaitasuna duten pertsonak kiroletik kanpo uzten dituzten oztopo asko hautsi ahal izateko eta kirolaren bidez inklusioa lortzeko. Klubetik, gainera, pertsonen gizarteratzea sustatzen dihardutela azaldu dute, gizarte bazterkeria jasateko dauden taldeen problematikari buruz kontzientziatzen lagunduz. Hala, “gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen” lagundu nahi dute. Bestetik, txapelketa honen bidez desgaitasunen bat duten pertsonen artean jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika bultzatu nahi dute, “baldintza berdinetan, mugarik gabe, osasuna eta bizi kalitatea” hobe dezaten.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.