Katuen maitaleek hitzordua dute asteburuan
Hilaren 6 eta 7an Nazioarteko Katu Erakusketaren XVII. edizioa jasoko du Ficobak. 22 arraza ezberdinetako 140 katu ikusi ahal izango dira bertan.
Nazioarteko Katu Erakusketaren XVII. edizioa hilaren 6 eta 7an gauzatuko da Ficoban. 22 arraza ezberdinetako 140 katu egongo dira ikusgai, eta horietako zenbait, “oso ezezagunak” direla aurreratu dute antolatzaileek. Besteak beste, katu Bengalarra, Errusiar urdina, Mebelung, Mau egiptoarra, Norvegiako basoetakoa edo Maine Coon “mirestu” ahal izango dituzte bertaratzen direnek.
Erakusketaz gain, maila handiko lehia ikusi izango da, nazioarteko txapela, nazioarteko txapeldun handia, Europako txapelduna eta Europako txapeldun handia izango baitira jokoan. Epaileak adituak dira gisa honetako probetan, eta horiek “zorrotz” aztertuko dituzte parte hartzaile guztiak. Gainera, erakusketako katurik onenaren aukeraketa egingo dute ere, “unerik zirragagarriena” izango dena antolatzaileen ustez.
Erakusketa Ficobako lehenengo pabiloian izango da, 10:00etatik 18:00ak arte, larunbat zein igandean. Sarrera helduen kasuan 4 euroan eskura daiteke eta doakoa izango da 12 urte bitarteko haurrentzat. Erakusketaz gain Les chamis de mamie elkarteak antolatutako azoka txiki bat egongo da ere. Informazio gehiago nahi izan ezkero +33559205002 edo +33615068408 telefonoetara deitu daiteke edota mezu bat helarazi hurrengo helbidera.