Teresa Rialek 100 urte bete ditu
Senitartekoen eta Irungo alkatearen bisitak jaso ditu Galizian jaio eta ia bizitza osoa Irunen eman duen emakumeak.
Teresa Rial irundarrak 100 urte bete ditu gaur. Goxo ospatu du mendea, familiarekin. Irungo Udalak ere oroigarria eman dio, Cristina Laborda alkatearen eskutik. Denen partetik zorion mezuak jaso ditu.
Galizian jaio zen Rial, baina ia bizitza osoa darama Irunen bizitzen. Egun, Hondarribiko Caser Betharram egoitzan dago. Han jaso ditu zoriondu duten guztiak Rialek. Zorionak!