Eguraldiak jolasa baldintza ez dezan, estalkia
Atzo hasi zituzten Amute auzoko kirol guneko haur parkean estalki bat ezartzeko lanak. Lau astez luzatuko dira.
Atzo hasi zituzten Amute auzoko kirol gunean dagoen haur parkea estaltzeko lanak. Udalak iragarri duenez jolas eremua lau astez egongo da itxita. Bitarte horretan, futbol zelaia zein frontoia erabiltzen jarraitu ahal izango dute bizilagunek. Estalki horren bidez haurrek urte guztian zehar, eguzkia zein euria ari dela ere, jolasteko aukera izango dute.