Fin ibili da Santiagotarrak Euskadiko Ur Lasaien Txapelketan
K2 eta C2 kategorietakoak aritu ziren asteburuan Trintxerpen lehian. Urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru dominekin itzuli dira etxera irundarrak.
Trintxerpen jokatu zen pasa den asteburuan K2 eta C2-en Euskadiko Ur Lasaien Txapelketa eta Santiagotarrak bertan izan zen. Bost kilometroko proba honetatik urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru dominekin itzuli dira etxera irundarrak.
Mutil jubenilen kategorian, Alex Arana eta Markel Juaristi aritu eta irabazleak izan ziren. Beraiek gisan ibili ziren Ibai Arana eta Lukas Cabezon. Aldiz, Aitor Gorrotxategi eta Beñat Arsuaga seniorrek hirugarren postua bereganatu zuten.
Neskei dagokienez, Nora Arana eta Eider Cecilia kadeteek urrezko domina jantzi zuten. June Arrastua eta Katixa Francok, berriz, zilarrezkoa irabazi zuten. Jubeniletan, Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea aritu ziren eta lehenak sailkatu ziren. Bigarrenak izan ziren, berriz, Jone Palenzuela eta Enara Nuñez.
K2 misto kategorian ere garaipen ugari izan zituzten irundarrek. Katixa Franco eta Ibai Aranburu kadeteak izan ziren azkarrenak, eta Lukas Cabeozn eta June Arrastua, aldiz, bigarrenak. Seniorretan, Maialen Vitoria eta Aimar Modenesek urrezko domina irabazi zuten, eta Ane eta Unai Amostegi anai-arrebek brontzezkoa jantzi zuten.