Bidasoa Atletiko Taldearen ohiko eta ezohiko batzarra, apirilean
Apirilaren 17an izango da ohiko eta ezohiko batzar orokorra. 20:00ean eta 20:30etan izango dira batzarrak, Leandro Agirretxe plazan.
Apirilaren 17rako deitu du BAT Bidasoa Atletiko Taldeak ohiko eta ezohiko batzar orokorra. Bi txandatan egingo dituzte batzarrak; lehena 20:00ean izango da, eta bigarrena, berriz, 20:30etan. Leandro Agirretxe plazako Palmera Montero gunean izango dira hitzorduak.
Gai zerrenda
- Batzar nagusiaren konposizioa.
- Kirol gaiei buruzko memoria eta elkarteko gaiak (2023)..
- 2023 denboraldiko aurrekontuari likidazioa eta 2023/12/31ko egoera balantzea.
- 2024 denboraldiko aurrekontuari buruzko informazioa eta aurrekontuen onarpena.
- Klubeko estatutuaren 38. artikulua aldatzea.
- Klubaren batzorde nagusiaren berrikuntzarako aurkezpen eta hautagaiak eta bozketak. Batzorde nagusi berriaren aldarrikapena.
- Galderak eta eskaerak.
- Bilerako aktaren irakurpena eta onarpena.