Posta bidezko botoaren laguntza lokal berritik eskainiko du EAJk
Kolon Pasealekuko 19 zenbakian ireki du lokal berria Irungo EAJk, eta bertatik eskainiko dute posta bidezko botorako laguntza.
Irungo EAJtik Eusko Legebiltzarreko hurrengo hauteskundeetarako botoa postaz tramitatzeko herritarrek behar duten laguntza eskaintzen jarraituko dutela adierazi dute, baina Indargunetik, Kolon Pasealekuko 19 zenbakian irekiko duten lokal berritik.
Gogorarazi dute ezindua ego gaixorik dagoen pertsona orok ere aukera duela etxetik notarioaren aurrean botoa emateko.
Astelehenetik ostiralera egongo dira Indargunen, 9:30etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 19:30etara. Larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 13:00etara izango dira bertan.