Izena eman daiteke jada 5k lasterketan
Ekainaren 2an izango da ibilbide laua duen lasterketa hau. Izen ematea maiatzaren 31 arte ahalko da egin, eta 13 eurokoa da.
Ekainaren 2an egingo da aurtengo 5k lasterketa homologatua, eta dagoeneko izena eman daiteke bertan maiatzaren 31, ostirala, 13:00ak arte. Prezioa 13 eurokoa da, eta azken astean inskribatzen direnentzako 16 eurokoa. Irungo erdigunean izango da ibilbidea eta guztiz laua da, “denbora marka ona” lortzeko prestatutakoa.
5k lasterketaren barruan, bi lasterketa egingo dira. Lehena, 10:00etan irtengo da eta 20 minutu baino gehiagoko erritmoan egingo dutenentzako izango da. Aldiz, denbora hori baino gutxiagoko erritmoan joango direnak eta Euskadiko Txapelketako korrikalariak 10:45ean aterako dira.
Horrez gain, Ttipi-ttapa lasterketa ere egingo da eta 09:30ean abiatuko dira. Jarraian, beste bi lasterketa egingo dira. Batetik, gaitasun intelektual mugatua dutenena; bestetik, esku bizikleta eta gurpildun aulkietan mugitzen diren atleten txanda izango da. Milia bateko lasterketa egingo dute aipatutako lehenbizikoek eta 11:10ean aterako dira. Aldiz, bizikleta eta gurpildun aulkian mugitzen direnena ez da lehia izango eta milia erdia egingo dute 11:20etan hasita. Geroago, 11:30ean, atleta popular eta haurren txanda izango da.
Behin lasterketa guztiak amaituta, federatuena izango da lasterketa gunea eta Euskadiko Txapelketan arituko dira milia bat eginez. Jarduera hori 11:45ean izango da.
Milia solidarioa
Urtero egin bezala, milia solidarioa egingo da aurtengoan ere. Ez da lehiara bideratutako lasterketa izango eta kutsu familiarra izango du. Bertan parte hartzeko 12:20ean egon beharko da irteera puntuan, eta oinez nahiz lasterka ahalko da parte hartu. Proba honetarako dortsalak 3 euro balio ditu eta Kirol Probak deituriko atarian eskura daitezke edota egunean bertan Zabaltza plazan. Bildutako diru guztia Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari emango zaio.
Sariak:
20 min. baino gutxiagoko lasterketa:
1. Gizona/emakumea: Garaikurra + oparia + 100€ .
2. Gizona/emakumea: Garaikurra + oparia + 60€.
3. Gizona/emakumea: Garaikurra + oparia + 30€.
20 min. baino gehiagoko lasterketa:
1. Gizona/emakumea: Garaikurra + oparia.
2. Gizona/emakumea: Garaikurra + oparia.
3. Gizona/emakumea:: Garaikurra + oparia.