Arantxa Ausanek urrezko domina jantzi du Europa Masterrean
Ausan Europako txapeldun izendatu da 9,95 segundorekin 60 metro hesietan W50 kategorian lasterka egin ondoren.
Europako Masterra egin da hilaren 17tik 23ra Poloniako Torun hirian eta bertan izan dira BATeko atletak Espainia ordezkatuz. Klubak Arantxa Ausanen lana nabarmendu du, urrezko domina irabazi duelako.
Ausan Europako txapeldun izendatu da 60 metro hesietan W50 kategorian lasterka egin ondoren. Finalerako sailkatu zenean, kanporaketetan bigarren izan zen BATekoa 9,86 segundoko denborarekin. Finalean, baina, Susana Rodriguez eta Katarzyna Krystosiak gainditu eta azkarrena izan zen Ausan 9,95 segundorekin.
Abel Castañares ere bertan izan zen M65 kategorian eta 8 km-ko krosean egin zuen korri. Zilarrezko domina jantzi zuen 34 minutu eta 10 segundoko markarekin. Bestalde, 800 metrotan ere egin zuen korri eta seigarren sailkatu zen 2:41,98 minuturekin. Finaletik gertu izan zen eta M65 kategoriako sailkapen orokorrean bederatzigarren izan zen.
Imanol Gil, berriz, 60 metrotan egin zuen lehia M35 kategorian, eta lehenengo hamarrenen artean sailkatu zen. Finalerdietara sailkatu zen lehenik, 7,27 segundoko denborarekin. Lehenengo finalerdi horretan iskiotibialean problema bat eduki zuen eta 7,33 segundo egin zuen lasterka. Finaletik gertu izan zen, baina ez zuen horretarako txartelik lortu. Dena den, munduko sailkapenean hamargarren geratu zen.