Mendi Tour zirkuitu ibiltariak Hondarribian egingo du geldialdia
Mendiarekiko zaletasuna dutenentzako film saioak izango dira. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Zinemaldian arrakasta izan zuten 5 film proiektatuko dituzte.
Apirilaren 4 eta 5ean, Pazko astean, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Zinemaldian arrakasta izan zuten zenbait film Hondarribira ekarriko dituzte. Mendi Tourra zirkuitu ibiltaria da eta aurtengo edizioan dagoeneko 7.000 ikusle bildu ditu Euskal Herrian eta estatu mailan zehar.
Guztira bost film proiektatuko dituzte eta horiek alpinismoarekin, xenda zaletasunarekin, high-line-ekin, glaziarrekin, eta ikerketa zein itsas nabigazioarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte. Guztietan garrantzitsuena, edo sari gehien jaso dituena, ‘The Great White Wale’ izan da (104′). Sari nagusia eta Zuzendaritza onenaren saria jaso ditu BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian. Michael Dillon australiarrak zuzenduriko filma da. 1960. hamarkadan Australiako Big Ben sumendira (Australiako mendi garaiena) egin zen espedizio batean oinarrituta dago eta alpinismoa eta nabigazioa ditu ardatz. Apirilaren 5ean proiektatuko dute 19:00etan.
Apirilaren 4rako, berriz, film motzak izango dira ikusgai. Leire Egañak zuzenduriko ‘Oinez’ dokumentala eskainiko dute (18′) aurrena. Ondoren, ‘Crying glacier’ film suitzar alemaniarraren txanda izango da. Lutz Stautner da zuzendaria. Jarraian ‘Rope’ More Wandak zuzenduriko dokumental japoniarra eskainiko dute (29′) eta azkenik, ‘La ligne de l’ange’ film frantsesarekin itxiko dute saioa, Bertrand Delapierre zuzendariaren lana denarekin.
Saio guziak 19:00etan hasiko dira eta 21:00etan amaitu. Bertsio originalean proiektatuko dituzte, baina Mendi Filmek sortutako azpitituluak izango dituzte. Hondarribiko Udala eta EITB taldea dira Hondarribiko 9. Mendi Tourren babesle ofizialak. Sarrerak Arma Plaza Fundazioan edo Kutxabank-en eros daitezke 3 euroan (saioko).