Kemen Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du larunbat honetan
Euskal Herriko dantza desberdinak taularatuko dituzte. Amaia KZn izango da dantza emanaldia, 18:00etan, eta sarrerak jada salgai daude.
Kemen Dantza taldeak gertu du jada bere urteroko Amaia KZko hitzordua. Hain zuzen, larunbat honetan izango da, 18:00etan, eta dantza taldeko formazio guztietako dantzariak igoko dira oholtzara. Euskal herriko txoko guztietako dantzak ekarriko dituzte, eta emanaldiarekin euskal kulturaren eta tradizioen transmisioa sustatzen du.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Amaia KZren orrialdean eros daitezke. Modu presentzialean sarrerak lortu nahi dituenak Luis Marianoko turismo bulegora jo beharko du, eta Amaia KZko txarteldegian ere ahalko dira lortu soberan egotekotan, ekitaldia baino ordubete lehenagotik hasita.