II. Biok Experimental Shopping Txingudi topaketa, bueltan da
Asteburu honetan 18, 16 eta 14 urte azpiko taldeek ohiko lehiak jokatuko dituzte. II. Biok Experimental Shopping Txingudi topaketa apirilaren 6an izango da.
Txingudi Errugbi Klubak bigarren urtez antolatu du ‘Biok Experimental Shopping Txingudi’ topaketa. Apirilaren 6an asturiasko, kantabriako, nafarroako, errioxako eta gipuzkoako 10 eta 12 urte azpiko kirolariek bat egingo dute Plaiaundiko zalaian. Partidak jokatu ondoren jaia erdigunera eramango dute. Oiasso txarangaren eskutik kalejiran arituko dira Kale Nagusiko tabernetan zehar.
Asteburu honetan, baina, ohiko lehiak jokatuko dituzte. Larunbatean, hilak 23, 18 urte azpiko taldeak iruñeko Bera taldea etxean jasoko du, 11:00etatik aurrera. Ondoren, 16 urte azpikoen txanda izango da. Gabiria Txingudi-Baztan-ek Bera Bera taldearen aurka jokatuko du. Igandean 14 urte azpikoek iruñeko taldea jasoko dute, 11:30ean.
Euskal Selekzioa
Igandean 16 urte azpiko Euskadiko emakumezkoen selekzioak Valladolideko Arroyo de la Encomienda herrian jokatuko du. Partida 11:00etan hasiko da eta bertan izango da Txingudi Errugbi taldeko Helene Tristán. Gainera, 19 urte azpiko emakumezkoen selekzioak Zumendi Cano eta Maren Santa Cruz taldera batzeko deitu ditu beste behin.