Hondarribiko 40. Eliz Musikaren bigarren zatia, asteburuan
Larunbatean Suhar gizon koruaren kontzertua izango da, eta igandean, Xatz eta Eskifaia Abesbatzena.
Asteburuan Eskifaia Abesbatzak antolatzen duen zikloa bereziari amaiera emango diote. Larunbatean Suhar gizon koruaren kontzertua izango da eta igandean, Xatz eta Eskifaia Abesbatzena. Lehena 20:00etan hasiko da, bigarrena, aldiz, 19:00etan.
Suhar gizon koruaren kasuan garai ezberdinetako pieza sakratuak joko dituzten arren, batez ere XX. mendeko piezetan oinarrituko dira. Eskifaia Abesbatza Javier Bustok zuzenduko du eta Bustok berak ziklo honetarako sortutako pieza bat abestuko dute. Xatz Abesbatzaren kasuan Josu Elberdiren Meza, Andre Mariaren omenez, eta Javier Bustoren Popule Meus kantatuko dituzte.