EH Bilduk osasungintzaren gaineko proposamen integrala publikatu du
Bidasoko osasun arretaren egoerak "arduratuta" die Irungo EH Bildukoei, eta "Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian" utzi dutela salatu dute.
Atzo, EH Bilduk agerraldia egin zuen Gasteizen alderdiak osasungintzaren alorrean ondu duen proposamena aurkezteko. Hantxe izan ziren Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaileak, eta adierazi dute eskualdeko osasun sistema publikoaren egoerarekin “arduratuta” daudela, urte luzez egin ez diren inbertsioek eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzatik bultzatu diren politikek, “Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian” utzi dutela salatu dute.
Bide horretan, biharko plenoan mozio bateratua aurkeztuko dute EH Bilduren ekimenez, PSE-EEk, Elkarrekin-Podemos eta PPk. Bertan, Oinaurreko hirugarren anbulatorioa, erdialdeko osasun etxearen handitzea eta osasun etxeen banaketaren berrikuspena hizpide dituen dokumentua eztabaidatuko dute. Azkenik, EH Bilduren proposamen integrala zabaldu dute ere.