Udalerriko zenbait eraikinetako argiak ordubetez itzaliko dituzte
Klima aldaketaz jabetzeko 'Planetaren ordua' ekimenaren baitan itzaliko dituzte argiak.
‘Planetaren ordua’ klima aldaketaren garrantziaz jabetzeko egiten den ekimena da eta udalak urtero egiten du bat ekimenarekin. Larunbatean izango da ‘Planetaren ordua’ eta ordutxo batez bada ere Guadalupeko Santutegiko, harresiko, Udaletxeko eta Parrokiako argi ornamentalak itzali egingo dira. Argiak 20:30etik 21:30era itzaliko dituzte.