Irun Hiria Musika Bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan
2023-2024 denboraldiko azken emanaldia izango da. Hurrengo denboraldia, maiatzaren 1ean hasiko da Larreaundi-Olaberriko jaietan.
Irun Hiria Musika Banda 2023-2024 denboraldiko azken kontzertua eskainiko du ostiral honetan (hilak 22), 20:00etan, Amaia KZn. Sarrera doakoa eta ez dago gonbidapenik edota sarrerarik lortu beharrik.
Garikoitz Gonzalez Munduateren zuzendaritzapean, taldeak programa askotarikoa eskainiko du. Hainbat konpositoreren lanak taularatuko dituzte, hala nola, Henk van Lijnschooten, Gustav Holst, Andrew Lloyd Webber, Oscar Navarro eta Jose Alberto Pina.
Interpretatuko dituzten lanen artean, Ouverture 2000, Banda militarrarentzako Bigarren suitea Fa M-n daude, osatzen duten lau mugimenduak, Operako mamua musikaleko lan ezagunenak, Libertadoreak poema sinfonikoa eta Crucifixus prozesio-martxa. Musika Bandaren hurrengo kontzertua maiatzaren 1ean izango da, urtero bezala, Larreaundi-Olaberria auzoko jaietan. Horrela emango zaio hasiera hiriko auzoetako kontzertu-denboraldiari.