Aste Santuan ere artisauen produktuak azokara
Eskuz-Lan artisau elkarteak hilaren 29, 30 eta 31-rako azoka antolatu du Kirol Kaian.
Aste santuan hitzordu hirukoitza egongo da Hondarribiko Kirol Kaian. Hilaren 29, 30 eta 31-rako antolatu du Eskuz-Lan elkarteak artisau azoka.
Bidasoaldeko hamazazpi artisau inguruk osatzen dute elkartea eta azokan mimoz egindako produktuak salgai jarriko dituzte. Denetik egongo dela aurreratu dute; jakiak, jantziak, etxerako produktuak, apaingarriak… Hiru egunetan ordutegia berbera izango da: 10:00etatik 15:00etara.