Lapurriturriko gunea, Aste Santuan ere zabalik
Aiako Harria Parke Naturalaren informazio puntua, hilaren 28tik apirilaren 1era egongo da irekita.
Aiako Harriko Lapurriturriko informazio puntua Aste Santuan ere zabalik egongo dela iragarri du gaur Irungo Udalak. Hala, martxoaren 28an irekiko dute, ostegun santuan, eta apirilaren 1era arte egongo da zabalik, 09:30etik 13:30era.
Bertan, parke naturalaren gaineko arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen dute.Informazio-puntua 2007an inauguratu zen, eta Irungo Udalak kudeatzen du. Aste Santuko jaiegunetan ez ezik, ekainetik urrira ere zabaltzen dute asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan.