Parte hartze handia Eskolarteko Xake Txapelketa zonalean
Asteazkenean Benjamin, Kimu eta Infantil Mailetako Eskolarteko Xake Txapelketa zonalak jokatu ziren Kasino Zaharrean, Bidasoko hamazazpi neska-mutilen parte hartzearekin.
Asteazken arratsaldean Benjamin, Kimu eta Infantil Mailetako Eskolarteko Xake Txapelketa zonalak jokatu ziren Kasino Zaharrean, Bidasoko hamazazpi neska-mutilen parte hartzearekin. Txapelketa horrek, gainera, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara sailkatzeko balio zuen.
Benjaminetan Alain Ugalde nagusitu zen; kimuetan, Ametz Azkue; eta infantiletan, Gorka Tafall. Marlaxka Xake Klubak eskerrak eman dizkie xakelari guztiei parte hartzeagatik.
Marlaxkak jakinarazi du Gipuzkoako Xake Federazioak datorren asteetan argitaratuko duela Gipuzkoa osoan sailkatu diren neska-mutilen zerrenda. Informazio hori dutenean, Bidasoko eskualdean sailkatu diren neska-mutilen izen-abizenak helaraziko ditu Marlaxkak.